Bost proiektu finalista MUBIL Mobility Awardsen II. edizioan
Bost proiektu lehiatuko dira MUBIL Mobility Awardsen II. edizioa irabazteko. Ekimen horiek Espainiatik, Frantziatik, Herbehereetatik, Italiatik eta Erresuma Batutik datozen 31 ekimenen artean, eta Euskaditik bultzatu diren zenbait proposamenen artean aukeratu dira.
Bost proiektu finalistak etorkizuneko mugikortasunean eragin positiboa dutelako aukeratu dira, eta azken ekitaldian, diziplina anitzeko epaimahai baten aurrean, defendatuko dituzte beren proposamenak. Edizio honen bi ekimen irabazleek 25.000 euroko sari bat (lehenak) eta 10.000 euroko beste bat (bigarrenak) jasoko dituzte, bai eta urtebetez bulegoa erabiltzeko aukera eta MUBIL ekosistemarako sarbidea ere.
Green Eel (by full&fast) (Madril)
Sare elektrikorik gertu ez dagoenean, erori denean edo potentzia nahikoa ez duenean energia berdeak eskuratzeko bateriak erabiltzen dituzten energia metatzeko sistema eramangarriak. Elektrizitatea sortzeko erregaia erabiltzen duten multzo elektrogenoen edo diesel sorgailuen alternatiba. Lau zerbitzu mota ditu ardatz: ibilgailu elektrikoen karga, ekitaldiak, eraikuntza eta sareko zerbitzuak.
Solum (Sevilla)
Solum, mikromugikortasun flotetarako energia berdearen hornitzaile adimenduna da. Bere garapen-teknologiari, eguzki-zoladura bati, esker, karga-estazio autonomo bat edozein lekutan instala dezake, hiri-ingurunea oztopatu gabe.
Liight (Madril/Valentzia)
Liight ekintza jasangarriak bultzatzen dituen aplikazio batean oinarritzen da. Ekintza horien artean garraio publikoa edo bizikleta erabiltzea edo oinez ibiltzea eta teknologiaren eta gammifikazioaren bidezko mugikortasun jasangarriko beste modu batzuk daude. Erronka, sari eta bestelako dinamiken bidez, klima-aldaketaren aurkako borroka bultzatzen du hirietan, markak, konpainiak eta erakundeak inplikatuz.
Nemi Mobility Solutions (Bartzelona)
Nemi, Software-as-a-Service (SaaS) arloko enpresa da, eta autobus zerbitzu malguak hedatzeko eta erabiltzeko soluzioa eskaintzen du. Autobus-zerbitzuen digitalizazioan eta optimizazioan zentratzen da, garraio publikoa ahalik eta joan-etorri gutxienetan ahalik eta pertsona gehien mugitzeko modurik eraginkorrena bilakatzen duten elementuak mantenduz.
WISP (Paris)
WISPek, hiriko trafikoaren fluxua hobetzeko ibilgailuen datuak denbora errealean erabiltzen dituen eta AAean (adimen artifiziala) oinarrituta dagoen soluzio berritzaile bat garatu du, semaforoen kudeaketa optimizatuz.
Beste behin ere, Antonella Brogliak aurkeztuko du ekitaldia. Urriaren 20an egingo da, Donostiako Tabakalera zentroan, 18:30etik aurrera.
Finalean egon nahi baduzu, eman izena esteka honen bidez