Mugikortasun adimendun eta jasangarriari sariak

Berria

MUBIL Mobility Awards 2022ko edizioak baditu irabazleak: Green Eel eta Nemi Mobility Solutions

Jarraitu irakurtzen
evento

Amaierako Ekitaldia
MUBIL Mobility Awards

Tabakalera

Amaierako Ekitaldia
MUBIL Mobility Awards
18:30

Tabakalera KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA

Donostia / San sebastián

Ekitaldiko aurkezlea
Antonella Broglia
Antonella Broglia

Antonella Brogliak esperientzia luzea du ekintzailetzaren eta gizarte berrikuntzaren alorretan. Ashoka Spain-en enbaxadorea da eta 8 urtez TEDx Madrilen antolatzaile eta TEDx-en enbaxadore izan da Europan. Gaur egun, klima aldaketari aurre egitea helburu duten proiektuekin elkarlanean aritzen da.

Zer gertatuko da ekitaldian?

MUBIL Mobility Awards ekitaldiko finalean nazioartean mugikortasun adimendun eta iraunkorrarekin lotuta dauden proiektu interesgarrienetako zenbait batuko dira. Ekitaldian finalistak zein diren jakiteko aukera izango dugu lehen eskutik, pitche bloke batean. Bertan, ekintzaileek beren ekimenekin etorkizuneko mugikortasuna nola aldatuko duten azalduko dute. Ekitaldi nagusian bigarren edizio honetako garaile diren proiektuak iragarriko dira.

Amaitzean, sare-lanerako tartetxo bat izango da koktel informal batean.

Premios
Lehen saria
25.000€
  • Espazioa 12 hilabetez
  • MUBIL ekosistema + BIC Gipuzkoa 
  • Zabalkundea-Promozioa
Bigarren saria
10.000€
  • Espazioa 12 hilabetez
  • MUBIL ekosistema + BIC Gipuzkoa
  • Zabalkundea-Promozioa
mugikortasun berrian eragiteko potentzialtasuna duten teknologia-proiektuak bultzatu nahi ditugu.
Jarraian adierazten diren kategorietako batean oinarri teknologikoko proiekturen bat baduzu, eta berau garatzeko ekosistema egokiaren bila bazabiltza, MUBIL Mobility Awards zure proiektuak behar duen bultzada izan daiteke.
Mugikortasun
elektrikoa
Mugikortasun
konektatua
Mugikortasun
autonomoa
Mugikortasun
partekatua
Erlazionaturiko
azpiegiturak
Ecosistema mubil

MUBIL ekosistema, zure proiektua garatzeko ingurune aproposa

MUBIL ekosistema, lurralde baten eta bertako industriaren apustuaren emaitza da, mugikortasun berriaren sektorean nazioartean garrantzitsu bilakatzeko. Industriari lotutako tradizioa, teknologia arloko know-how-a eta etorkizuneko ikuspegia bateratzen ditugu, mugikortasun adimendunarekin eta jasangarriarekin lotutako proiektuen garapenerako ekosistema perfektua eskainiz. MUBIL-ek mugikortasunaren sektoreko enpresa handien ahalegina, I+G azpiegiturak sortzeko anbizio handiko apustua eta Teknologia zein Formakuntza Zentroen inplikazioa bateratzen ditu.
Calendario

Egutegia

Honako hauek dira MUBIL Mobility Awards sarien 2022 edizioko data esanguratsuak.
Maiatzak 30

Proiektuen izen-ematearen hasiera

Uztailak 26

Proiektuen izen-ematearen itxiera

Irailak 27

Proiektu finalisten komunikazioa

Urriak 20

Epaimahaiko adituen aurrean proiektuen aurkezpena eta sari banaketa

Jurado

Epaimahaia

Finalistek euren proiektuak mugikortasunaren arloko adituen aurrean aurkezteko aukera izango dute, urrian Donostian ospatuko den ekitaldi batean, non MUBIL Mobility Awards-eko irabazleak erabakiko diren
Aitor Arzuaga
Zuzendari Orokorra, Alba Emission Free Energy S.A.
Aquilino Peña
Fundatzailea, KIBO Ventures
Daniel Serra
Zuzendaria, Ecosystem & Stakeholders, EIT Urban Mobility
Jokin Lopetegi
Garapen korporatiboaren eta negozio berrien kudeatzailea CAFen
Luis Alonso
Zientzia ikerlaria, MIT City Science
Marisa Arriola
Marisa Arriola
Zuzendari Orokorra, Bic Gipuzkoa
Xabier Sanchez
Xavier Sánchez
Bazkidea, ENION Venture Partners
Yolanda Pérez Sáez
Zuzendaria, BStartup eta Enpresa Hub-a, Banco Sabadell

Izen emateak itxita

Zure proiektuarekin MUBIL Mobility Awards-etarako izena eman nahi duzu? Ondoren, aurretiko izen-ematea egin dezakezu, azken izen-ematea egiteko beharrezko informaziorako sarbidea emango dizuna. Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: awards@mubil.eus

ed2021

2021 Edizioa

Ecomagnet eta Wattson, Mubil Mobility Awardseko proiektu irabazleak

Albistera esteka

Contacto

Kontaktua

Jarrai iezaguzu
Proiektuak
MUBIL Mobility Awards sarien oinarrien inguruan edozein zalantza izanez gero, ondorengo helbidera idatz diezagukezu
Prentsa
Sariei zabalkundea ematen lagundu nahi bagaituzu, ondorengo helbidera idatz diezagukezu eta informazio zein material guztia helaraziko genizuke