2023ko Finalistak

ASISTOBE

Adimen artifizialean oinarritutako software indartsu honek datuak biltzen eta aztertzen ditu etorkizuneko garraio-eskaria aurreikusteko

Asistobe hodeian oinarritutako SaaS plataforma bat da, eta mugikortasun-datuen iturri askotatik datozen eta etengabe eguneratzen diren datuak konbinatzen eta aztertzen ditu. Horrela, mugikortasun hori garraio publikoko sare optimizatu bihur dezakete hiriek. Botila-lepoak identifikatuz eta hiri-garapenak mugikortasunean dituen ondorioak etengabe neurtuz, hiri-mugikortasunaren «biki digital» xehatua eta eguneratua sortzen dugu egunero: nola mugitzen diren pertsonak benetan hiri batean. Etorkizuneko eskariaren iragarpen zehatzak oinarri hartuta (>% 90), Asistobek adimen artifizialean oinarritutako sarearen optimizazioak ematen ditu, eta, horri esker, % 15-25eko aurrezpenak egon daitezke eragiketa-gastuetan, auto-erabiltzaileak garraio publikoko erabiltzaile bihurtzen dira, eta pilaketak eta CO2 emisioak murrizten dira.