2023ko Finalistak

Sareak

BATTBELT

Baterien bizitza erabilgarria luzatzeko konpresioa egiteko gestio sistema mekanikoa..

BATTBELT BEABLE CAPITALekin (Science Equityn espezializatutako inbertsio-funtsa) lankidetzan IKERLAN zentro teknologikotik sortutako start‑upa da. Bere jardueraren ardatza da bateriak konprimatzeko sistema berritzaile eta iraultzaile bat diseinatzea eta ekoiztea, baterien bizitza erabilgarria luzatzeko gai dena, ez dentsitate energetikoa ez kostua arriskuan jarri gabe.

BATTBELT teknologia gai da baterien karga- eta deskarga-ziklo eraginkorrak areagotzeko, eta murriztu egiten du ziklo bakoitzean bateriek jasaten duten etengabeko hedapenaren eta uzkurduraren ondorioz zelulen artean gertatzen den barne-presioaren igoerarekin lotutako degradazioa. Patentepean babestutako aktiboa material adimendunen erabileran oinarritzen da, eta, gainera, gai da sentsore gisa jarduteko, hartara, zelulen hantura-maila monitorizatzeko eta baterien osasuna neurtzeko doitasuna hobetzeko. Hori guztia jarduketa-ingurune seguru batean, horien energia-dentsitatea hobetuz eta kostu gehigarririk izan gabe.