Finalistak

Webgunea
www.weavair.com
Sareak

BATTERY WATCHDOG - WeavAir

Baterien egoera kontrolatzeko eta kudeaketa prediktiboa egiteko AAn oinarritutako sistema ibilgailu elektrikoetarako

WeavAir-en Battery Watchdog ibilgailu elektrikoen baterien denbora errealeko kontrolerako, diagnostikorako eta kudeaketa prediktiborako punta-puntako sistema da, AAn oinarritua. Ibilgailu elektrikoen ezarpena areagotu ahala, erronka garrantzitsu bilakatzen dira baterien errendimendua eta segurtasuna. Egungo soluzioak ez dira zehatzak. Gainera, ez dute narriaduraren edo arriskuen alerta goiztiarrik ematen eta, horrenbestez, kostuak handiagoak dira, efizientzia txikiagoa da eta segurtasun-arriskuak egon daitezke.

Gure soluzioak kontrol-sistema modular eta ez-inbaditzaile bat baliatzen du, IoT sentsore aurreratuak eta algoritmo prediktibo propioak dituena ezinbesteko parametroak neurtzeko, hala nola tenperatura, tentsioa, korrontea, inpedantzia eta karga-/deskarga-patroiak. Battery Watchdog-ek datu-multzo horiek biki digitalaren modeloan integratzen ditu eta, horrela, lehenago detekta daitezke anomaliak, karga-zikloak optimizatzen dira eta bateriaren balio-bizitza % 30 luzatzen da.

Horrez gain,  jabetzaren guztizko kostua murrizten die ibilgailu elektrikoen floten operadoreei; izan ere, mantentze-kostuak eta jardun gabeko denbora txikitzen ditu. Bestalde, segurtasuna hobetzen du, ihes termikoa eta bateriekin lotutako beste arrisku batzuk aurreikusten eta prebenitzen ditu eta. Soluzioa diseinatzeko orduan, eskalagarritasuna hartu da aintzat; beraz, arazorik gabe integra daiteke ibilgailu elektrikoen plataformetan eta flotak kudeatzeko sistemetan.

Battery Watchdog-ekin, WeavAir-ek mugikortasun jasangarrirako trantsizioa azkartzen laguntzen du, eta fidagarritasuna, errentagarritasuna eta segurtasuna eskaintzen dizkie nazioarteko ibilgailu elektrikoen operadoreei.