Finalistak
- Webgunea
- www.floatech.eu
- Sareak
FLOATECH
Siliziozko papera azken belaunaldiko litio-ioizko baterietarako: autonomia handiagoa eta karga ultralasterra mugikortasun elektrikoan
Floatech azken belaunaldiko litio-ioizko baterietarako % 100 siliziozko anodoen hornitzailea da, LIB teknologia emergente guztietarako siliziozko produktuak (elektrolito likidoa, elektrolito solidoak eta litio-metala) dituen bakarra. Siliziozko produktuak integratzeari esker, bateriek energia-dentsitate handia eta karga lasterra konbinatzen dituzte. Bere ekoizpen-prozesu patentatuak oinarri du silanoaren (SiH4) etengabeko eraldaketa termokatalitikoa, siliziozko nanokablez bakarrik osatuta dagoen eta paperaren antzekoa den material bat lortzeko. Bere Si:coil produktu nagusiaren bezeroen artean, automobilen eta produktu elektronikoen OEM (ekipo originalen ekoizleak) garrantzitsuak daude, bai eta hiru kontinentetako bateria-zelulen erreferentziazko ekoizleak ere. Enpresak, bere estrategiari jarraituz, modu esponentzialean handitu nahi du ekoizpen-ahalmena; hartara, hurrengo urteetan, elektronika eramangarriaren eta ibilgailu elektrikoen merkatua bere produktuz hornituko du urteko kilotonako eskalan (kt/urte).