2023ko Finalistak

H2 DRON ENERGY

Hidrogenozko erregai pilen bidezko energia elektrikoaren propultsio-sistema droneentzat

Proiektuaren helburua da hidrogenozko erregai-pilaren bidez energia elektrikoa sortzeko sistema hibrido bat merkaturatzea, droneetan erabiltzeko. Horrek aukera ematen du misio eraginkorragoak eta errentagarriagoak egiteko; izan ere, hegaldi-denborak handitzen dira eta energia-kargatzea minimizatzen da. Gainera, ez dago karbono-aztarnarik.

Erregai-pilen funtzionamendua optimizatzeko garapen teknologikoetan oinarritu gara, eta sistema osoaren diseinu funtzionalaren metodologia garatu dugu. Horrek osagaien dimentsionamendu optimoa eta funtzionamendu eraginkorragoa ahalbidetzen digu, garatu dugun potentzia-kudeaketaren logikaren bidez.

Hidrogenoa sortzeko, biltegiratzeko, konprimatzeko eta kargatzeko soluzioekin osatzen ditugu gure gaitasunak.

Gaitasun horiek guztiak direla eta, bereziak gara merkatuan; izan ere, teknologia ezartzeko soluzioak dauzkagu balio-kate osoan, osagai-fabrikatzaileen aldean.

Droneen sektorea hautatu da teknologia horrek dakartzan abantaila disruptiboak direla eta (hegaldi-denborak biderkatzea baterien aldean, kargatzeko erraztasuna, aztarna termikoa eta soinu-aztarna murriztea, mantentze-lan txikiagoa). Tamaina kritikoa duen eta hazkunde esponentzialean dagoen sektorea da, eta, kostuak direla eta, errentagarria da.

Garatutako gaitasunei esker, mugikortasun arineko beste merkatu batzuk jorratu ditzakegu (motozikletak, itsas droneak, biltegi-robota, etab.), bai eta etorkizuneko aerotaxiak eta drone-aireportuetako azpiegituretan ere.