2023ko Finalistak

- Webgunea
- https://ridergy.com/
- Sareak

Ridergy
Floten elektrifikazio eraginkor eta fidagarrirako B2B SaaS-a
RiDERgy energia-sektorearen funtsezko bi erronka konpontzen ari da. Lehenik eta behin, energia berriztagarriak hedatzen ari dira, eta energia-biltegiratze eta eskari-kudeaketa eraginkorrak behar dira sarearen egonkortasunari eusteko. Bigarrenik, flota-kudeatzaileek zailtasunak dituzte beren flotatik ibilgailu elektrikoetara igarotzeko eta, aldi berean, kostuak kontrolpean izateko. Erronka horiei aurre egiteko, RiDERgyk aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei, eta flotak elektrifikatzen laguntzen die. Horrek barne hartzen du neurrira kargatzearen kontzeptu bat ezartzea, hainbat faktore kontuan hartuta; tartean, hauek: kargatzeko estazioak, ibilgailu elektrikoak, sarerako konexioak, tarifa elektrikoak eta energia berriztagarrien integrazioa. Gainera, RiDERgyk B2B SaaS soluzio bat eskaintzen du, kostuak aurrezteko eta flotaren erabilgarritasuna bermatzeko.