2023ko Finalistak
- Webgunea
- https://voltaage.io/
- Sareak
VOLTAAGE
Voltaagek ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuetako operadoreen diru-sarrerak areagotzen ditu, ikaste automatikoan oinarritutako tarifikazio adimentsuarekin
Voltaage datuetan oinarritutako plataforma bat da, eta bere helburua da karga-puntuetako operadoreei ibilgailu elektrikoak kargatzeko estazioen erabilera eta errentagarritasuna maximizatzen laguntzea. Karga-puntuetako operadore askok zailtasunak dituzte benetan beharra dagoen lekuetan karga-puntu berriak ezartzeko, eta, askotan, ez dute prezio dinamikoak aplikatzeko gaitasunik, erabiltzaileen eskaria orekatze aldera.
Voltaagek, adimen artifizialaren ahalmenaz eta datu-analisiaz baliatuta, arazo horiek konpontzen ditu. Gure plataformak milaka ibilgailu elektrikoen kargagailuren eta ibilgailuren datuak bildu eta aztertzen ditu, karga-estazio berrietarako kokapen onenak identifikatzeko. Halaber, karga-puntuetako operadoreei prezio dinamikoak ezartzen laguntzen die, eskari txikiko eta errentagarritasuneko aldietan erabilera optimoa bermatuz.
Ibilgailu elektrikoen kargatze publikoa errentagarriagoa eginez, estazio horiek mundu guztiarentzat irisgarriak izango direla ziurtatzen dugu, baita baliabide gutxiago dituzten landa-eremuetan ere, eta hori ezinbestekoa da emisiorik gabeko garraiorako trantsizioa bizkortzeko.
Trantsizio Ekologikorako Frantziako Agentziak (ADEME) Voltaageri agindu dio ibilgailuak kargatzeko estazio publikoen hedapena gidatzea Frantziako 101 departamenduetan. Île-de-France eta Normandia eskualdeetatik hasita, energiaren arloko sei sindikaturi laguntzen ari gara jada, 4.100 karga-puntu baino gehiago kudeatuta.
Gure helburua teknologia eta esperientzia zabaltzea da; hartara, Europako beste herrialde batzuei lagunduko diegu EBren 2030erako helburua (3,5 milioi karga-puntu) betetzen, mugikortasun garbi eta jasangarri baterako aldaketa bultzatuz.