2023ko Finalistak

- Webgunea
- https://hoopcarpool.com/
- Sareak

HOOP CARPOOL
Gertu bizi diren eta lan egiten edo ikasten duten pertsonekin autoa partekatzeko plataforma.
Ekimen honen helburua da ibilgailu pribatuak eguneroko joan-etorrietarako elkarlaneko zerbait bihurtzea. Plataformak gertu bizi diren eta lan egiten edo ikasten duten pertsonak konektatzen ditu, auto bidezko joan-etorriak eta garraio-gastuak partekatu ahal izan ditzaten. Horrela, ibilgailuen okupazio-tasa optimizatzen da, auto propiorik ez duten pertsonei garraiobide hori erabiltzeko aukera ematen zaie, garraioaren emisioak murrizten dira, errepideak arintzen dira eta hiritarren bizi-kalitatea hobetzen da (bai eta dirua aurreztu ere).
Gure appari esker, pertsonek erraz asko konfigura dezakete beren asteko errutina, bai gidarientzat, bai bidaiarientzat. Ondoren, algoritmoak konektatu egiten ditu ibilbidearen eta ordutegien arabera. Garatu dugun teknologia etengabe hobetzen ari gara, erabiltzeko erraza den eta herritarrari esperientzia arina bermatuko dion produktu bat eskaini ahal izateko. Nahi duguna da herritar batek, autoa partekatu nahi duenean, gu erabili nahi izatea, egiteko modurik erraz eta azkarrena delakoan. Hoop Carpoolen helburu orokorra da auto partekatuaren sistema bat garatzea, algoritmo matematikoetan oinarrituta; hartara, erabiltzaileen (gidariak eta bidaiariak) esleipena eta joan-etorriak optimizatu egingo dira.