2023ko Finalistak

- Webgunea
- https://www.smobery.com/
- Sareak

SMOBERY
To make light electric mobility a reality thanks to a global battery charging and swapping solution.
SMOBERY proiektuak ibilgailu arinen (motozikletak eta ziklomotorrak, eta patinete eta bizikleta elektrikoak) bateriak kudeatu eta kargatzeko soluzio global, jasangarri eta ireki bat proposatzen du. Globala, B2C eta B2B ikuspegiagatik. Soluzio osoa, honako hauek guztiak barne hartzen dituelako: karga- eta truke-estazioak, app mugikorra, sarea kontrolatzeko Backend bat, baterien analitika eta sarearen optimizazioa, eta jada dauden instalazioen retrofit-zerbitzua. Jasangarria, hasieratik barne hartu baita Motozikletetarako Bateria Trukagarrien Partzuergoak (SBMC, ingelesezko siglen arabera) sustatutako estandarraren sarrera, eta haren moldagarritasunagatik eta eskalagarritasunagatik. Soluzio irekia, ibilgailu, bateria eta marka anitzekoa baita. Horrela, gure proposamenak soluzio berritzaile bat eskaintzen dio gizarteari mugikortasun arinak aurrez aurre duen erronka nagusiari aurre egiteko. Ibilgailuen autonomia mugatua eta kargatuta eta erabiltzeko prest dagoen bateria bat izateko karga- eta itxarote-denbora luzeak dira erronka nagusia, bada. Horretarako, mugikortasun arrazionalago eta jasangarriago bat sustatzen du, karbono-aztarna murrizten du, mugikortasun elektrikoaren erabilera areagotzen du eta baterien kudeaketa optimizatzen du.